Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu abenduaren 3an urtero bezala
Aurten, Irungo hainbat eragile batu gara egitarau luze eta zabal bat osatzeko, eta gainera publiko zabal bati begirakoa. Herri bazkaria, antzerkia, bertso saioa, mendi irteera, aerobic saioa euskaraz… hainbeste gauza nolatan? Euskaraz dena egin daitekeelako. Irri, jolastu, maitatu, gozatu, haserretu… Orain aldiz, ezin dugu EUSKARAZ BIZI. Mila traba eta oztopo jasan behar izaten ditugu egunerokoan. Bai Irunen, bai Hondarribian eta baita Hendaian ere.

Irungo herri bilguneak Gabonetan preso eta iheslarien alde antolatzen dituen mobilizazioak:
Igandean, goizeko 2:30tan, Korrika Bidasoa eskualdean Landetxatik sartzen da. Jarraian ibilbidea eta ordutegia dituzu. Animo eta denok Korrikara!!