Datorren ekintzak

gureGOURMET, Irun eta Hondarribiko nekazaritzako produktu lokalen promozioa

Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik elkartearen bitartez, gureGOURMET proiektuaren bigarren edizioa antolatu dute. Proiektu honen bitartez Bidasoa bertako nekazaritzako elikagaien industria bultzatu nahi da, kontsumitzaileak protagonista bihurtuz.  

Santano eta haren gobernua kudeatzeko gauza ez direla ikusirik, oposizioek adostu dute alderdien arteko desadostasunak alde batera uztea eta Plaiaundiko kirol-instalazioei konponbide zehatz bat ematea

Sí se Puede Irun, Irungo EAJ-PNV eta EHBildu taldeek Txenperenea-Mendebaldeko kokapena aurkeztu dute, ekainaren 14an, prentsa-aurreko baten bidez, Plaiaundiko kirol-instalazioak lekuz aldatzeko. Gainera, kokapen berri horrek beharrezko azterlan eta analisi guztiak eginak ditu. Eta, aukera hori merkeagoa izateaz gain, denborari begira ere aukera hobeagoa da.

AHTaren aurkako Bizi Martxaren laugarren eta azken kronika: Irurtzun-Altsasu (29, igandea)

Albokaren soinuz esnatuta eta gosaldu ondoren berriro ere pedalei ekin diegu. AHTarendako plazaratu duten azken proiektuak zeharo kaltetzen dituen Ekai, Zuatzu eta Satrustegiren barna igaro gara. Sakanako herrietatik pasatzen ari ginen bitartean, bertako biztanleak bizi martxara batuz joan dira, heldu zein haur. Azpimarratzekoa Ihabarren batu zaigun ume kuadrila. Lakuntzan hamaiketakoa hartuta Etxarri Aranazera heldu gara.