Datorren ekintzak

HAPO eta Landetxa/Katea auzoa

foto

Landetxako Auzo Elkartea.- 2008an, Hiritar Antolatzeko Plan Orokorraren (HAPO) aurrerapen bat aurkeztu zen eta  une honetan udaleko osoko bilkurara eramango da behin behineko onespena ematera. Epe guzti honetan HPOk aldaketa ugari izan ditu: botatzea aurreikusten ziren hainbat etxebizitza eta baserri mantentzea lortu da; hainbat nekazal gune  babestea lortu da, kalte egingo ziguten errepideak moldatzea lortu da,… guzti hori, gure auzoko bizilagunen jarrera aktiboari esker izan da. Izan ere, auzo elkartean auzotarrekin hainbat bilera eta bi batzar orokor burutu ondoren egindako  500 proposamen edo alegazio ez ziren huskeria bat izan.

Ustez Goardia Zibilaren bengala batek Jaizkibelen piztu zuen sutea Fiskaltzan salatu du Eguzkik

Eguzki-. Martxoaren 10ean Jaizkibelgo eremu babestu batean sute bat sortu zutenen kontrako salaketa jarri du Eguzkik Fiskaltzan. Ustez, tiro eremuan praktikak egiten ari ziren goardia zibilek jaurtitako bengala batek piztu zuen eta 5,5 hektarea kiskali zituen.

Herriko Jaiak plazan, Ez Ficoban!

cabezerahttp://jaiakherrian.jaira.net webgunea jaio da, Irungo Udalak txozna eta kontzertu gunea Urdanibia Plazatik Ficobara eramateko erabakiaren kontrako kanpaina baten barnean (kanpaina Facebooke sare sozialean hasi zen). Web orri honetan informazio guzia ikusi ahal izateaz gain herritarrek sorturiko bideo aldarrikatzaileak ikusteko aukera ere badago. Horrez gain Twitterren ere perfila sortu dute, @JaiakHerrian izenekoa, eta #JaiakHerrianEZficoban traola erabiltzeko deia egin dute.