SPI-ek asko sentitzen du Alkate gizarte-klausulen inguruan egin duen gehiegizko antzezpena
SPI.- Asko sentitzen dugu Alkate jaunak gizarte-klausulen inguruan egin duen gehiegizko antzezpena. Gure adierazpenei erantzuteko gezurra esaten dugula eta ekarpenik egiten ez dugula aldarrikatu du, eta aurkeztutako zirriborroaren “ontasunak” defendatzen jarraitu du. Horrek guztiak argi uzten du oso seriotasun gutxirekin jorratzen duela gaia eta adostasunik bilatzen ez duela.
Gure taldeak udaletxeko zirriborroaren “kopia-itxatxi” moduan erabili den instrukzioaren berri emango die komunikabideei eta hiritarrei, bitarteko egokien bitartez. Ondoren, bakoitzak konpara ditzala.

Bidasoa bizirik, Bidasoa eskualdearen garapen ekonomikorako agentzia, Eskualdeko Plan Estrategikoa sortzeko lanean ari da. Agentziaren lan politikak era zehatzago eta eraginkorrago batean zuzentzen lagunduko du planak.
Enpresek langileak bilatzeko erabiltzen dituzten tresnak aldatu egiten ari dira; besteak beste, teknologia berrien ondorioz. Sare sozialak eta APPak (sakelako telefonorako aplikazioak) gorantz ari dira, eta eskura ditugu. Horregatik, ikastaro honetan, ikasiko duzu nola kudeatu behar dituzun zuk nahi duzun lana aurkitzeko. Jakingo duzu zein diren APP interesgarrienak, sakelako zure gailuan instalatu ahalko dituzu, eta lehenengo pausoak ematen ikasiko duzu.
Donostian Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua Dbus-en ekintza informatiboak egiten ari da egunotan. Lehenengo ekintza joan den larunbatean egin zen, Donostiako Boulebarreko eta hiri-erdialdeko hainbat autobus geltokitan. Ekimen honen helburua garraio publikoaren erabiltzaileei metro pasantearen egitasmoan autobus zerbitzuetan planteatzen diren murrizketei buruz informatzea da.