Datorren ekintzak

Fresneseko espetxera gutun bidalketa masiboa

Sortu Irun.- Ohar honen bidez Fresneseko espetxera gutun bidalketa masiboan parte hartzeko deia luzatu nahi dizugu. Hona hemen arrazoiak:
   - 2016/05/02tik Itziar Moreno euskal preso politikoa isolamenduan aurkitzen da Fresneseko espetxean, planto kolektibo baten "bozeramaile" edo "instigadora" izatea leporatuta.

Tailer eta jarduera gehiago Krea Bidasoa 2016n

Bidasoa Bizirik.- KREA Bidasoaren zortzigarren edizioa antolatu dute Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez. Edizio honen balorazioa oso baikorra da. Aurreko edizioetan baino tailer eta jarduera gehiago egin dira. Guztira, 250 enpresari, ekintzaile eta erakundeetako ordezkari izan dira parte hartzaileak.

2016-06-02 Ezker Gantxoa

Iepe!! Gaurkoan gurean Gure Esku Dago-ko Ander Errazkin izan dugu ekainaren 12an antolaturiko egunaren arira hitz eginez, baita eragileak izan duen eta duen bilakaeraren inguruan. Ondoren Iragorri-rekin konexioa egin dugu Ardiurriko independentziaren inguruan azalpenak eskaintzeko.

"Ongi etorria" erregeei

Datorren ostiralean, ekainak 17, Felipe VI eta Letizia Ortiz izango dira Donostiako San Telmo Museoan, eta errepublikano taldeok (Irungo Nicolás Guerendiain, Oarsoaldeko Pikoketa, Donostiako Errepublikarrak eta Tolosako Foru Errepublikano)  gure "agurra beroena" emango diegu:

Eguna: Ekainak 17 Junio
Lekua: Zuloaga Plaza, Donostia
Ordua: 11:00etan