Irailaren 3, 4 eta 5ean Jaizkibel Konpainiaren entsegu egunak
Bitoriano Juaristi kalean 19:45 elkartuko dira eta 20:00tan aterako dira.
Bitoriano Juaristi kalean 19:45 elkartuko dira eta 20:00tan aterako dira.
“Bidasoko bitxiak” pista jolasean parte hartzeko epea zabalik dago, eta urriaren 14an amaituko da
“Bidasoko bitxiak” pista jolasa. Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako Udalek, Bidasoa – Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bidez, “Bidasoko bitxiak” pista jolasa antolatu dute. Helburua da familiek (heldu bat eta haur bat gutxienez) Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako puntu ezberdinak zeharkatzea, bizikletaz. Leku ezberdinetara eramango ditu jolasak, eta bakoitzean, argazki bat egin beharko dute. Argazkietan bizikletan agertu beharko dira, pista bakoitzaren erantzuna argazkiaren hondoan dagoelarik.
Bost mende pasa dira lehen gizon txuriak Abya Yalako lurrak zapaldu zituztenetik. Bost mende bertako herriak eta gorputzak zapaltzen, esplotatzen eta lurrak ustiatzen hasi zirenetik. Urretik hasi, eta ikatz eta burdineraino. Txokolatetik hasi, eta soja eta kokaraino. Basoetatik hasi eta erreka eta itsasoetaraino.
ELA sindikatutik jakinarazi nahi dizuegu bihar eguerdian, 12:30 etatik 13:30 bitarte, Gasteizko Kaiku km0 enpresan ematen ari den greba sozializatu nahiean, eskualdeko hiru salmenta puntutan egongo garela eskuorriak banatzen.
Irun eta Hondarribiako udalek, Bidasoa biziriken bidez, XVIII. Enplegu Astea antolatu dute. Merkatuak betetzen ez dituen lan postuen profilak plazaratuko ditu ekitaldiak. Lan eskaintzen bitartekaritzan jarduten duten erakundeak ezagutzeko aukera egongo da.