Irun, Hondarribia eta Hendaia ezagutzeko jolasak, familian

foto“Bidasoko bitxiak” pista jolasean parte hartzeko epea zabalik dago, eta urriaren 14an amaituko da

“Bidasoko bitxiak” pista jolasa. Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako Udalek, Bidasoa – Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bidez, “Bidasoko bitxiak” pista jolasa antolatu dute. Helburua da familiek (heldu bat eta haur bat gutxienez) Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako puntu ezberdinak zeharkatzea, bizikletaz. Leku ezberdinetara eramango ditu jolasak, eta bakoitzean, argazki bat egin beharko dute. Argazkietan bizikletan agertu beharko dira, pista bakoitzaren erantzuna argazkiaren hondoan dagoelarik.

Jolasean parte hartzeko informazioa eskura dago jada, eta urriaren 14an amaituko da izena emateko epea. Galdetegia Bidasoko Interpretazio Zentroan, www.bidasoa.mobi web gunean eta hiru hirietako turismo bulegoetan (Irungo Luis Mariano, Hondarribiko Kirol Kaia eta Hendaiako Boulevard de la Mer), eta Erlaitzeko Bestan egongo den stand-ean lortu ahal izango da.

Erantzunak consorcio@bidasoa-activa.com helbidearen bidez bidal daitezke (adi: mezu bat bidali argazki/erantzun bakoitzeko). USB pendrive batean ere eman daitezke Bidasoko Interpretazio Zentroan (nazioarteko zubiaren ondean, Iparralde hiribidea 63 Irun), izen-emate epe osoan zehar (asteartetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara, zubietan eta jai egunetan izan ezik), edo Erlaitzeko Bestako stand-ean, irailaren 25ean, 10:00etatik 18:00etara (Asporotsttipi Euskal Erlaitzeko Etxearen ondoan).

Etiquetas: