Udal-Etika Dekalogoan aurrera egiteko Bildu-ren ekarpena

Irungo Irun.- Agintaldi honen hasieran alkateak argitaratu zuen “UDAL ETIKAREN ALDEKO IRUNGO ALKATEAREN DEKALAGOA” dokumentua eta udalaren barne-funtzionamendua hobetzen eta herritarren parte-hartzea gehitzen laguntzeko, honako gai hauek gauzatzea proposatzen du Bildu udaltaldeak.

rungo EHBildu.- Astelehenean, hainbat eragile sindikal, politiko, elkarte eta eragile sozialek udalak aurkeztutako ekintza ordenantzaren aurrean beraien jarrera plazaratu zuten. Guztiak batera eskaera zehatza egin zuten, prozesu hau bertan behera utzi eta benetako parte hartzea oinarri duen prozesu berri bat hastea.
Gaur eguerdian Tarta Txapelketa Golosala burutu dugu Moskun, Irunen, "mercadillo" ondoan. Goizeko hamar t´erdietan parte hartzaile bat txapelketaren lekuaren bila zebilen tarta eskuan zeramala. Azkenean aurkitu gaitu, zorionez! Tartak pisu gehiegi zeukan bueltaka ibiltzeko! Hamaiketarako beste lau tarta iritsi dira eta ordu berean epailearen lana egitera etorri da Koldo Salinas, Brasil goxodendaren txokolategile ezaguna. Gero beste tarta bat agertu da, beste bat, beste batzuk... HAMABOST TARTA GOLOSALAK zenbatu arte!! Ikaragarria! Hau bai hau Txapelketa arrakastatsua!
Bizi!.- Asteazken honetan, abenduaren 4an, Baionan, Bizi! mugimendu altermundialistaren deiari jarraikiz ehun bat pertsonek parte hartu dute Baionako Cinq-Cantons plazan hurbileko saltegien ehorzketan.
Mugitu! Mugimendua.- AHTren aurkako Mugitu! desobedientzia mugimenduak “AHT TAV EZ 2016an EZ INOIZ” aldarrikapenarekin ekintza ikusgarria egin du atzo goizean Donostian. Kontxako badiaren buelta osotik Igeldoko mendi magalean ikusgai den “DSS 2016 EU” iragarkia dagoen tokian, “AHT TAV EZ” dioten hizki erraldoiak jarri ditugu.