Datorren ekintzak

Cines Txingudi

Txingudi Bidasoako bi lagun gara. Gaur zinemara joan nahi genuen, karteldegiari begirada bota diogu, eta harriduraz konturatu gara bederatzi aukera zeudela Mendibileko zinematokian eta horietatik batere ez zela gure gustukoa. Bederatzi filmetatik bost ipar amerikarrak, hiru estatu espainiarrekoak eta ingelesa bat zeuden. Non dago euskarazko edo bertako zinema?

Adieraspen. Hazia eta Ibai LIBRE! Epaiketa politikorik ez!

cartel

Adierazpen honekin egun estatu espainolean ematen ari diren bi epaiketa politiko salatu nahi ditugu. Urriaren 14ean gazte mugimenduaren kontrako makro-sumarioari eman zitzaion hasiera,  bertan 40 gazte daude inputatuak, bakoitzarentzat 6 urteko kartzela eskaerarekin. Jarraian beste 36 euskal herritarren kontrako epaiketa jarri zen martxan, zortzi eta hamabi urte arteko espetxe eskaerariez eta herriko tabernen itxiera mahaigainean jarriz. Honek Irunen eragin argia du, gure herritarra den Ibai Estebarlandaren kartzelaratzearen aurrean jartzen bait gaitu, eta era berean 21 urtez gune politiko-kulturala izan den Hazia elkartearen itxieraren aurrean.