Datorren ekintzak

20.KORRIKA Apirilaren 4ean gure eskualdera irisiko da

Datorren udaberrian zeharkatuko ditu 20.KORRIKAk Euskal Herri osoko bideak eta errepideak, martxoaren 30etik apirilaren 9ra bitartean. Otxandiotik Iruñera joko du euskararen aldeko herri lasterketak.

Gure eskualdean apirilaren 4ean, asteartea, arratsaldeko ordu biak aldera Irundik sartuko da, Hendaiara eta gero Hondarribiara abiatzeko.

El Espazioko jarduerak otsailan

1.- DESGAITASUNA ETA ENPLEGUARI BURUZKO HITZALDIA (2 orduko iraupena)
Ezgaitasun agiria edo Laneko Ezgaitasun Iraunkorra duten eta lan bila dabiltzan pertsonei zuzendutako jarduera. Gure eskualdean dauden Lan Aukerei buruzko informazioa emango da tailerrean. Gainera, ezgaitasunarekin eta enpleguarekin lotutako zalantzak argitu ahalko dituzte.
Data: Otsailaren 7an Ordutegia; 10:00etan El Espazion.
Emailea; Katealegaia

Errenteriko udal egoitzen garbiketa eta Jesusen bihotza egoitzako langileak

Errenteriko udalaren menpeko egoitzak garbitzen dituzten langileek eta Jesusen Bihotza Zahar egoitzako langileek kontzentrazioak deitu dituzte datorren otsailaren 24an euren hitzarmen kolektiboaren negoziazio blokeoa salatze asmoz.

Eguerdiko 12:00etan Errenteriko Udalean parean bilduko dira eta 12:30etan Zaharren egoitzaruntz manifestazioan joango dira bertan 13:30ak bitarte beste kontzentrazio bat burutuko dutelarik.