Urtarrilean aurkeztu genituen 2016ko brigadak. Orduan genion balio politiko erantsi bat zuela aurtengo edizioak, Askapena, Askapeña, Herriok Harro eta auziperatuen aurkako epaiketa politikoa baikenuen hortzimugan. Ez ginela geldirik geratuko esan genuen eta halaxe egin dugu.
Miguel Ardanuy Ahal Dugu-ko partaidetzako arduradunak, Nagua Alba Euskadi Ahal Dugu-ko Idazkari Nagusiak eta Elkarrekin Podemoseko Pili Zabalak datorren Igandean aurkezuko dute Hacemos! tailerra Irunen. Ahal Dugu-k herrialde osoan antolatu dituen 50 tailerretako bat da, eta xedea auzoetan eta udalerrietan gizarte proiektuak garatzea da.
Irungo Udalak, Bidasoa Biziriken bitartez, IrunLab Industria programa gauzatzen dabil, bigarrenez. Prozesu honetan Irungo industriako bost enpresek eta inguruko zerbitzuek sormena sustatzeko ekintzak gauzatu dituzte. Antolakuntza eraberritze proiektuetan artista eta sortzaile ezberdinek parte-hartuko dute, metodologia abangoardistak aplikatzen.
Feminizidioa emakumeon aurkako indarkeriaren alderik bortitzena da, izebergaren punta, alegia. Feminizidioak emakume eta gizonen arteko desoreka estrukturalean du oinarria, eta gizonek indarkeria matxistaren bidez sistemak elikatzen duen emakumeen aurkako diskriminazio eta jazarpena erreproduzitzen dute. Marcela Lagarde feminista mexikarrak Ciudad Juarez-eko emakumeen desagerpen eta erailketa masiboak salatzeko erabili zuen feminizidio terminoa lehen aldiz eta geroztik emakumeon aurkako indarkeria oro barnebiltzeko erabili eta zabaltzen ari da. Hitzaren edukia, baina, tamalez emakumeon eguneroko ogi izan da patriarkatuaren hastapenetatik.