Datorren ekintzak

Udal talde guztiek babestu dute joko aretoen aurkako Abotsanitzen mozioa

Apustu etxeak Aitzol

Abotsanitz.-Udal talde guztiek babestu dute joko aretoak aurkako Abotsanitzen mozioa.

Apustu etxerik gabeko hiria izan nahi duela erakutsi zuen atzo Hondarribiak. Abotsanitzek aurkeztutako mozioa aho batez onartu zuten ekaineko ohiko osoko bilkuran, testuan EAJren ekarpena jaso eta gero.

EH Bilduren ekimenez, Udalak ikerketa abiatu du eskola kirolean nesken parte hartzea indartzeko

Ane Unanue EH Bildu

EH Bildu.- Irailarekin batera irungo haur eta gazteek ikasturte berriari ekin diote. Hasierako egun hauek kurtso berri batek dakartzan erronka eta helburu berriak ezagutzeko uneak dira, eta horrekin batera eskolaz kanpoko jardueretan ere pentsatzen hastekoak.

Migrazio politika arrazistak hil egiten du

kartela

LAB Sindikatua.-.- Gaur (Urriaren 11ren ordez) Ziburun, goizaldeko 05:30ak aldera, hiru gazte hil dira eta laugarren bat larriki zauritua izan da. Pertsona horiek migrazio-bidean zeuden, Ziburu eta Donibane-Lohizune lotzen dituen trenbidearen ertzean lo egiten. Horietako biri buruz ezagutu ahal izan dugu Aljeriatik zetozela eta 28 eta 36 urte zituztela.

Agintariek muga aurki desblokatu ezean, Harrera Sareko bolondresen ahalak gainezkatuko dira

imagen

Antxeta Irratia.- Azaroak 8 hontan 50 migrante bildu dira San Juan plazan goizeko 7:00etan. Muga trebeskatu nahi zuten nola edo hala, eta taxiak hartuta «batek daki nondik saiatu diren», dio kezkatua bertan topatu dituen Harrera Sareko Antxonek. Haien pista galdu dute gero Harrera Sareko bolondresek.