Datorren ekintzak

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko Emakumeok, "Pentsioen Osagarri bat Bermatzeko Neurrien" Herri Ekimen Legegilearen aurrean

Acto Bilbo Rock 02.jpg

EHPM/MPEH.- 2023an, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 6,000 pertsonak zuten kotizazio gabeko pentsioa, hau da, 484,6 €-ko diru-sarrerak 14 ordainsaritan. Horietatik 4.024 emakumeak ziren, hau da, kotizazio gabeko pentsioak zituzten 3 pertsonatik 2 emakumeak ziren, eta horien artean, 1.055 80 urtetik gorakoak ziren. 2024ko azaroan, kotizazio gabeko pentsioa duten pertsonak 7.859ra igo dira, eta hilean 518 € jasotzen dituzte 14 ordainsaritan. Pertsona horietatik, aurreko proportzioaren arabera, 5.300 inguru emakumeak izango lirateke.

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu abenduaren 3an urtero bezala

kartelaAurten, Irungo hainbat eragile batu gara egitarau luze eta zabal bat osatzeko, eta gainera publiko zabal bati begirakoa. Herri bazkaria, antzerkia, bertso saioa, mendi irteera, aerobic saioa euskaraz… hainbeste gauza nolatan? Euskaraz dena egin daitekeelako. Irri, jolastu, maitatu, gozatu, haserretu… Orain aldiz, ezin dugu EUSKARAZ BIZI. Mila traba eta oztopo jasan behar izaten ditugu egunerokoan. Bai Irunen, bai Hondarribian eta baita Hendaian ere.

Ardura politikoak exijitzen ditugu orain, heriotz bat gehiagorik ez!!!

Konzentrazioaren argazkia

Bidasoako Stop Kaleratzeak.- Atzo Asteazkena Bilbon 50 urteko gizon batek bere buruaz beste egin zuen errentan zuen etxebizitzatik kaleratua izan behar zuenean. Nazkaturik gaude!

 Joan den Azarotik, 13 pertsonek egin dute bere buruaz beste, kaleratze aginduen ondorioz estatu espainiarrean, horietako 5 errentan zeuden etxebizitzenak izanik. Hala ere, botere publikoek ez dute nahikoa egiten. Ez ditugu hitzak nahi, ekintzak baizik, hemendik gure herri eta hirietan KALEAN GELDITZEN ARI DEN JENDEA BIZI DELA, ETXERIK GABE GELDITZEN ARI DEN JENDEA HILTZEN ARI DELA gogorarazi nahi dizuegu, eta horrexegatik, neurri eta irtenbide eraginkorrak hartu behar dira, ORAIN!