Datorren ekintzak

Oheak hutsik eta migranteak kalean lotan

ConcentraciónIrunen dauden migranteen egoeraren azken ordukoa

Bart 25 lagunek kalean egin behar izan dute lo, Martindozeneako aterpetxean 35 ohe hutsik geratzen ziren bitartean. Asteburu honetarako 60 toki jarri dituzte migranteentzako. Erakunde-arteko mahaiak astelehenetik aurrera hartuko duen erabakia ezagutu gabe, toki gehiago jarriko dituztela espero dugu.

Abotsanitz Udal Taldeak 2018ko Hondarribiko Jaien balorazioa egin du

Abotsanitz.- Hondarribiko Jaien balorazioa egiterako garaian sentsazio GAZI-GOZOA dugula esan beharrean gaude.

Adierazgarria izan da jai egunetan izandako jendetza; jaiez parte hartzeko borondate itzela egon delarik. Jendetza hau, Udalak antolaturiko ekimenez gain, eragileek antolaturikoetan ere bereziki azpimarratzekoa deritzogularik.

Bidasoa Txingudi Mugaz-gaindiko Partzuergoaren hitzarmena berritzea onartu da

Urriaren 10ean, asteazkenean, Irungo Udaletxean Bidasoa-Txingudi Mugaz-gaindiko Partzuergoaren Kontseilu Orokorraren urteroko bilkura egin zen. Jose Antonio Santanok, Irungo Alkateak, Txomin Sagarzazuk, Hondarribiko Alkateak, eta Kotte Ecenarro, Hendaiako Alkateak parte hartu zuten bileran.