Martxoaren 12a: atzo, gaur eta beti OTANi EZ!
31 urte igaro dira Hego Euskal Herrian OTANi ezezko borobila eman genionetik, gure Herriaren ukatzailea den espainiar estatuak burutu zuen erreferendumean. %62ak ozen esan guen ez genuela inperialismoaren konplize izaterik nahi. Beste batzuk aldiz, ohikoa den moduan, mezu lausoekin beraien benetako izaera ezkutatzen saiatu ziren. Denborak ordea bakoitza bere lekuan ipini du. 31 urte igarota oso presente dugun gertaera izan zen hura, gaur egun oraindik ere inposaketa horren ondorioak paraitzen jarraitzen baitugu.
- Gehiago irakurri Martxoaren 12a: atzo, gaur eta beti OTANi EZ! -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

Ibilbidea:
Atzo, 2017ko Apirilaren 6an, ELAk, bertako langileen %100-a ordezkatuz, Irungo Artaleku eta Azken Portuko polikiroldegiak gestionatzen dituzten enpresekin, BIDASOA XXI eta OIASSO-rekin, akordio bat lortu zuen Enpresa Hitzarmen Kolektiboa berritzeko.
Bidasoa bizirik.- Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, SPRI taldearekin batera, doako jardunaldia antolatu dute, eskualdeko enpresei zuzenduta. Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko eta Lehiakortasuneko Departamentuaren eta SPRI taldearen -Enpresa Garapeneko Euskal Agentzia- 2017ko laguntza programak ezagutzera ematea da jardunaldiaren helburua.
"Nicolás Guerendiain" Irungo Elkarte Errepublikanoak egile berrientzako Komiki Errepublikanoen 1. Lehiaketarako deialdia atera du, lantzen ari den jardueren barnean. Lehiaketa honen xedea balio errepublikarrak ezagutaraztea eta sustatzea da, batez ere gazteen artean.