Hiruk N-Ieko bidesariarekiko erabateko aurkakotasuna adierazi nahi du eta Bide Azpiegitura diputatuaren adierazpenak salatzen ditu
Azken egunetan Gipuzkoako Aldundiko Bide Azpiegituretako diputatuak esandakoak gure pazientziarekin amaitu du. Urte askotan zehar eta Aldundian agintari desberdinekin, bertako garraioari N-Iean bidesaria jartzeak egingo dion kaltea salatu dugu. Orain arte oso gutxik, edo inork, ez du ulertu garraioa bezalako sektore estrategiko baten garrantzia.

Espainiar eta frantziar estatuetako espetxeetan «alarma guztiak» piztu dira azken egunetan Oier Gomez, Ibon Iparragirre eta Manu Azkarate euskal preso politikoen inguruan jaso diren berriak.
Arrazoien azalpena:
“Negozio digitalen garapena” izan da ikastaroaren izenburua, eta azaroaren 28tik urtarrilaren 11ra egin da. Guztira, arlo digitaleko enpresa proiektuen sustatzaile diren zazpi pertsona izan dira parte hartzaileak. Batzuek negozio ideia zehatzak zituzten, eta horiek aurrera eramateko prest zeuden. Beste batzuk enpresa berriak egonkortzeko fasean zeuden.