Datorren ekintzak

2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuan jasotzen den pentsioen igoerari buruz, EHPMren balorazioa

imagen

Euskal Herriko Pentsionisten Mugimendua.- Hedabideen bidez jakin dugunez, 2023ko Aurrekontu Orokorren proiektuan gure pentsioak 2022ko batez besteko KPlaren arabera handituko dira urtarriletik aurrera, eta horrek Gobernuaren aurreikuspenen arabera, gutxi gorabehera %8,5eko igoera ekarriko du. Errebalorizazio hori abenduaren 28ko 21/2021 Legea zorrotz betetzea besterik ez da, eta, jakina, erabat onartezina litzateke puntu horretan duela urtebete onartutako legea ez betetzea.

Kepa Ordoki MHB elkarteak Pequeña Velocidad kontzentrazio esparrua Oroimen Demokratikoaren gune izan daitekeela ohartarazi dio Irungo Udalari

irudiak

Kepa Ordoki MHB elkartea.- Bidasoako talde memorialistak kontzentrazio esparrua Oroimen Demokratikoaren gune izateko eskaera luzatu dio Espainiako Gobernuaren Oroimen Demokratikoaren Estatu Idazkaritzari Pequeña Velocidad kontzentrazio esparruari eragiten dioten bi garapen urbanistikoren baitako «alarma gorria» piztu du Kepa Ordoki – Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak, Irungo Osoko Bilkuran.