Datorren ekintzak

Zaldunborda Gaina Dela eta, oposizioko taldeen erantzuna gobernu taldeari

Author: JoxemaiAbotsanitz, PSE-EE eta EH Bilduk, Hondarribiko Udaleko oposizioko taldeok erantzun nahi diogu Gobernu taldearen komunikatuari; izan ere, ausarkeriaz eta fede txarrez jokatu dugula leporatzen baitzaigu Zaldunbordan makro Outlet proiektuaren inguruan hasitako jarduketa batzuk salatzeagatik.

Hurrengo astelehenean, hilak 27, Abotsanitz Udal Taldeko kideek Hondarribiko Bake-epaitegian deklaratu beharko dute

Montai. Foto: AbotsanitzAbotsanitz.- 2019ko abenduaren 11an Hondarribiko udal gobernuaren kontratazio irregularrak salatu zituen Abotsanitzek prentsaurrekoan, baita irregulartasun horien onuradun nagusi den Montai enpresa taldeko arduradun Aitor Elorzak Hondarribiko Udala mehatxatu zuela.

Artiako lagunak 500 sinaduretara iritsi dira

47 zuhaitzen mozketa Irunen500 sinadura lortu ditugu! Mila esker zuen sinadura eta laguntzagatik.

Artiako lagunak-Amigos de Artia.- Berriak ditugu: Jon Ugarte, Irungo udaletxeko Hirigintza, Garapen Jasangarria, Mugikortasuna, Bide Publikoa, Obrak eta Udaltzaingoko Batzorde Infomatiboko kide eta zinegotziak oraingo eskaileren lanetatik Azken Portu kiroldegiko eskailera elektrikoetaraino dauden 55 ezkiak ez dituztela moztuko ziurtatu digu. Halaber, datozen egunetan 47 ezkiak moztea justifikatzen duen txosten teknikoa erakutsiko digula ziurtatu digu. Txostena entregatzen denean, teknikari batekin aztertuko dugu eta gure proposamenak egingo ditugu bilkura batean.

Teknikaririk eta departamentu propiorik gabe, berdintasun plana ez da eraginkorra izango

Oposizioko hiru bozeramaileak Berdintasun PlanaHondarribiko oposizioko hiru udal taldeok (Abotsanitz, PSE-EE eta EH Bildu) abstenitu egin ginen atzoko osoko bilkura barruko Berdintasun Planareren bozketan. Urtetan eskatu dugu Berdintasun Plan bat Hondarribirako, eta horregatik ezin genuen kontra bozkatu, oso garrantzitsua delako berdintasun politikak ezartzeko balioko duen dokumentu bat edukitzea. Baina, era berean, ezin genuen alde egin, ziur gaudelako berdintasun teknikaririk gabe eta departamentu propiorik gabe, Hondarribiko gizon eta emakumeen arteko I. Berdintasun Plana ez dela eraginkorra izango.