Datorren ekintzak

Muturreko pobreziari aurre egiteko estrategia integrala eskatu du EH Bilduk Gasteizko legebiltzarrean

EH Bildu.- EH Bilduk kontrolerako osoko bilkuran galdera egingo dio Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburu Angel Toñari, “etxerik gabeko pertsonen egoera aldatzeko beharrezkoa den estrategia integralari buruz”.

“Irunen euskarak arnas dezala eta txoko guztietara hel dadila da gure helburua”

20150508_123304EH Bilduk Irunen Euskara euskal herritarron hizkuntza normalizatua izan dadin aldarrikatu nahi du, hizkuntza politika berriak egiteko garaia da.

Euskara guztion ondare dela argi dugu, ez bakarrik euskaldunena, baizik eta jaso ezin izan dutenena, ezintasunean galdu dutenena etab aita berton bizi diren eta biziko direnena ere. Horretarako, udalak bere eskumenekoak diren baliabideak garatu behar ditu ahalik eta biztanle gehienek arnastu, bizitu eta ikas dezaten.

"Jose Antonio Santano bere konbenientzia politikoa irundarren eta hondarribiarren eskubideen gainetik" jartzen ari dela salatu du Foru Aldundiak

fotoHerritarren Partaidetzarako Foru Zuzendaritza.- Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur salatu du Irungo Udal Gobernua Partaidetzako Aurrekontuen ekimena oztopatzen ari dela. Partaidetzako Aurrekontuak Gipuzkoako 10 eskualdetara hedatzeko asmoa zuen GFAk aurten, baina Bidasoaldeko parte hartze prozesua geldirik dago momentuz.

"Partaidetzako Aurrekontuen ekimena Bidasoaldeko herritarrentzako onuragarria da, baina ez, ordea, Santanorentzat. Eta horregatik ari da boikoteatzen", salatu du Foru Aldundiak. Trabak traba, "irundarrekin eta hondarribiarrekin duen konpromisoa betetzeko alternatibak bilatzen ari gara", esan du Maider Otamendi Aurrekontuetako zuzendariak.

Goienerrek informazio gunea izanen du Bidasoaldean

Heldu den Ekainetik aintzinera, hilabeteko lehenengo ortziraletan, arratsaldeko 6etatik 8etara, Goiener Energia Kooperatibak informazio gunea izanen du Bidaziko elkartearen Azokan (Alkaiaga).

Modu honetan eskualdean ditugun bi elkarte hauek espazioa partekatuko dute jendeari eskaintza hobe bat emateko, energia eta elikadura bateratuz.