Aste Santuan bulegoa irikita
1941 sinadura lortu ditugu epe luze honetan, otsailaren 18an kalera ateratzen hasi ginenetik. Hilabete eta erdi lan eskerga eginez pasa ostean 2000 sinadurak eskura ditugu epea bukatzeko hilabete bat faltan dugun bitartean. Horregatik, IRUNDARRON AZKEN BULTZADA BEHAR DUGU.
- Gehiago irakurriAste Santuan bulegoa irikita -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

2000 sinaduren langa gaindituta dago jada, baina Hartu Hitzak lehen bait lehen bilatzen ari den 3000 sinadurak lortu nahi ditu. Aurreko larunbat goizean Hartu Hitzaren bolondresak Zabaltza plazan egotea programatuta zegoen, baina eguraldiak ez zuen lagundu eta ezinezkoa izan zen hiriguneko plazan mahaiak eta sinadura orriak kokatzea.
LAB.- Ibex 35ak eliteen mesedetan agintzen du, eta kapitalak prekarietatea zabaltzen jarraitzen du gure lan eta bizitzetan. Mendean gaituzten bi estatu antidemokratikoak, inboluzio sozial eta politikoan murgilduak daude, hamarkadetan lortutakoak kolokan jarriz. Gure eskualdean ere adibideak ez zaizkigu falta. Apirilean, hamaika murrizketa zein kaleratzeei aurre egin izan behar diegu. Azkenak Geka enpresan izandako 5 kaleratze.
Eskualdeko hiritarrei eskertu nahi diegu Donostiako iragan larunbateko manifestaziora masiboki bertaratzeagatik, baita jarraikortasunez Irungo eta Hondarribiako asteleheneroko kontzentraziotan egoteagatik ere.
Alternatiben Herrira prestatzeko azken txanpan sartu gara eta eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen elkartea edo proiektua bezalakoei esker aterako delako aurrera proiektu hau. Euskal Herrian dauden alternatiben erakuslehio eta topagune izan nahi du ekainaren 2ko Alternatiben Herriak eta, horregatik garrantzitsua ikusten dugu proiektu bakoitzak bere lekua izatea.