Datorren ekintzak

Dokumentala Kabigorrin: OCUPACION S.A

Data: 
Osteguna, Ekaina 5, 2025 - 18:30
Non: 
Kabigorri, Peña Kalea, Irun-Mosku
Antolatzen du : 
Tadamum eta Kabigorri

Documental Ocupacion SA

Ocupación S.A. traizio baten erretratua da. Ikuspegi zehatz eta argitaragabe batekin, dokumentalak Mendebaldeko Sahararen ustiapen ekonomikoan inplikatutako enpresari eta politikari espainiarren izen-abizenak azaltzen ditu, Afrikako azken kolonia eta munduko lurralde bortitz, militarizatu eta zentsuratuenetako bat.

Udaberriko Eskola Politikoa: Burujabetza Iraultza

Data: 
Osteguna, Ekaina 5, 2025 - 18:30

Apaolaza

Bor-Bor Hausnarketarako plaza kolektiboa.- Udaberriko Eskola Politikoa ari da bere hondarrera iristen; azken saioa datorren ostegunean izango da, ohi bezala 18:30ean Arbesko Toki Alai eskolan. Itxiera saio honetan Unai Apaolaza Amenabar izango dugu gurekin, filosofo eta Ehun kolektiboko militante ohia, euskal estatugintzaren ibilbidea aztertu eta bide berri baten proposamena egiteko.

Antzerkia Lapitzen: Clarabett

Data: 
Osteguna, Ekaina 5, 2025 - 18:00
Non: 
Auzo Elkartearen lokal

Clarabett

Oroimenak Antzerki Taldea

Komentua kabaret hondatuko lokal bat da, eta ikuskizun berri bat antolatzen ari da dagoen zulo ekonomikotik ateratzen saiatzeko. Entseatzen duten bitartean, kabareteko diva handi bat itzultzen da lokalera, Clara Aranguren, bere karrera bertan sortu zelarik.