Emeki eta Parean elkarteak.- Emeki eta Parean elkarteek “Generoa ohituretan dantzan” hitzaldi sorta abiatuko dute ekainaren 10ean.Foro hauetan ohituren eta tradizioen bizi berritzeaz arituko gara.
Gure sustatralak diren hainbat usadio ekarriko ditugu oholtzara eta gaur egunera iritsi arte izan duten bilakaera aztertuko dugu gonbidatu ezberdinen eskutik.
Hitzaldi hauen xedea, ikuspegi ezberdinetatik begiratuz eta egitasmo ezberdinak gertutik ezagutuz, begirada zabaldu eta eztabaidarako plaza bat sortzea da asmoa.
LEHEN HITZALDIA. Euskal dantzak tradizioak iraunarazten
Ekainaren 1Oean, 18.30tan Hondarribiko Zuloaga Etxean (liburutegian) Euskal dantzek izan duten bilakaera izango du aztergal.
Tradizoa mantenduz eta aldi berean, gaurkotuz gurera nola iritsi diren aztertuko dugu, generoaren ikuspegia begirada ezarriz. Lan honetarako Oier Araolaza, dantzari eta antropologoa izango dugu gonidatu.
“Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan” doktorego-tesia aurkeztu du Araolazak. Gaur arte dantzetan iraun duten estereotipo bitarrak noiz, nola eta zein asmorekin sortu zituzten aztertu du. Dantza identitatea eta kohesioa indartzeko aproposa da eta nahiz eta geroz eta gehiago diren rol horietatik aske den dantzaren aldeko apustua egin dutenak, oraindik egin beharrekoaz arituko gara Araolazarekin.
Udazkenean jarraipena izango du hitzaldi foroak eta bertsolaritza edo euskalgintza izango ditugu hizpide sona handiko gonbidatuekin.