Datorren ekintzak

Bazterrak nahasten dabilen bakarra Irungo alderdi sozialista da (EH BILDUren erantzuna Paez jaunari‏)

Irungo EH Bildu.- 20 urte luze pasa dira Plaiaundiko kirol instalazioak Plaiaundi Parke ekologikoaren eremutik atera behar zirela. 20 urte horietan PSOE egon da Irungo udal gobernuan, urte luze horien lekuko dira gaur egungo PSOEren zinegotzi batzuk, eta ez dute inolako urratsik eman. Azken urte hauetan alderdi honek berak kokaleku berria Zubieta proposatu izan du eta plan orokorrean bertan ere hori defendatu eta onartu egin da.

Apirilaren 23tik 26ra arte liburu azoka Kabigorrin

Kabigorri.- Datorren apirilaren 23an Liburuaren Eguna ospatzen da eta KABIGORRI elkartean gure LIBURU AZOKA propioa antolatu nahi dugu, ez argitaletxeen azkeneko nobedadeak aurkezteko -hori jada egiten dute liburu-dendek kalean- baizik eta liburuak elkartrukatu/erosteko prezio sinboliko batean.

Euskal Autonomi Erkidegoan garraio-trebakuntza profesionalaren agiria lortzeko azterketa egiteko izen emate epea ireki da

Hiru.- BOEn argitaratu den moduan, izen emate epea maiatzaren 13an amaitzen da (berau barne). Informazio guztia ikusi ahal izateko, irakurri ezazu boletinean argitaratutako informazio guztia hemen: BOE-A-2015-4441.