Aurten autogestiorantz abiatzeko beste pauso bat ematen dugu, herritik eta herrirako sortutako proiektuei hegalak emateko pausu berri bat. Talde antimilitaristak gastu militarrari egindako objekzio fiskalaren kanpainetan inspiraturik, aurten objekzio fiskala guztion onurarekin zerikusirik ez daukaten beste aurrekontu-saileei zabaldu nahi dugu. Horretarako, objekzioan baztertutako diru kopuru hori, BENETAN GUZTION ONURA HELBURUTZAT dauzkaten egitasmoengana bideratuko dugu.
OBJEKZIO FISKALA TRESNA GISA
Pixkanaka-pixkanaka, bidasoaldeko eskualdea autogestio borondatea daukaten egitasmo interesgarrien eszenatokia izaten ari da. Zuk proiektu hoien partaide edo ezagutzaile izan zaitezkeela pentsatzen dugu, horrexegatik otsailak 18an, objekzio fiskala tresna gisa eta horrekin bultzatu nahi ditugun proiektuei buruz hitzegin eta elkarbanatzeko bilerara gonbidatzen zaitugu.
Zure buruari obeditzeko prest?
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano