Eragozpen Fiskala

Euskara

Ez gure diruarekin. CGT sindikatuak Erletxea sartu du aurtengo zerga-lorpenaren ordezko destinoen artean

cartel

Urtero bezala, eta bereziki urte hauetan, objekzio fiskaleko kanpaina jarri da abian. "Ez gure diruarekin" da, zalantzarik gabe, objekzio fiskalaren ideia biltzen duen lelo on bat.

Aurten, Espainiako Estatuan CGT sindikatuak egindako deiaren barruan, Erletxea Irungo kolektiboa sartu dute gastu militarrera bideratu nahi ez dugun diruaren jomuga gisa.

2013Ko Objekzio Fiskalerako azken egunak

cartel

Gogorarazi nahi dizuegu 2013ko errenta aitorpen kanpaina bukatzeko hilabete baino gutxiago falta dela (ekainak 25a da azken eguna). 

Irungo Objekzio Fiskaleko bulegoa beste bi egunez besterik ez da zabalik egongo, beraz ez azken unerako utzi eta anima zaitez!!!

Objekzio Fiskaleko Bulegoa (Erletxea. Kale Nagusia 5. IRUN). Ordutegia: Astelehenak: 17:00-19:00 http://www.erletxea.org/

Zineforum- Objekzio Fiskala 2013

Data: 
Igandea, Otsaila 24, 2013 - 18:00 -tik Astelehena, Otsaila 25, 2013 - 17:55 -ra
Non: 
Kabigorri Ateneoan, Peña Kalea, Irun
Antolatzen du : 
M15M

Catel

Aurten autogestiorantz abiatzeko beste pauso bat ematen dugu, herritik eta herrirako sortutako proiektuei hegalak emateko pausu berri bat. Talde antimilitaristak gastu militarrari egindako objekzio fiskalaren kanpainetan inspiraturik, aurten objekzio fiskala guztion onurarekin zerikusirik ez daukaten beste aurrekontu-saileei zabaldu nahi dugu. Pixkanaka-pixkanaka, bidasoaldeko eskualdea autogestio borondatea daukaten egitasmo interesgarrien eszenatokia izaten ari da, proiektu hoien partaide edo ezagutzaile izan zaitezkeela pentsatzen dugu, horrexegatik hilabete honetako Zineforumari gonbidatzen zaitugu, bertan eragozpen fiskalari buruzko dokumentalak ikusi ondoren eztabaidatzeko gunea izango dugu, anima zaitez!!

Eragozpen fiskala 2013: burujabetasuna berrreskuratzeko prest?

Data: 
Astelehena, Otsaila 18, 2013 - 19:00 -tik Asteartea, Otsaila 19, 2013 - 18:55 -ra
Non: 
'Nicolas Guerendiain' Irungo Errepublikarrak (Irungo Arbelaitz k. 3, behean -Irungo Atseginaren atzealdean)
Antolatzen du : 
M15M

cartelOBJEKZIO FISKALA 2013

Aurten autogestiorantz abiatzeko beste pauso bat ematen dugu, herritik eta herrirako sortutako proiektuei hegalak emateko pausu berri bat. Talde antimilitaristak gastu militarrari egindako objekzio fiskalaren kanpainetan inspiraturik, aurten objekzio fiskala guztion onurarekin zerikusirik ez daukaten beste aurrekontu-saileei zabaldu nahi dugu. Horretarako, objekzioan baztertutako diru kopuru hori, BENETAN GUZTION ONURA HELBURUTZAT dauzkaten egitasmoengana bideratuko dugu.

RSS - Eragozpen Fiskala-rako harpidetza egin