Gosaria: Komunikabideak eta herriaren eraikuntza

Non: 
Mikelazulon, Orereta
Data: 
Igandea, Apirila 21, 2013 - 10:30
Antolatzen du : 
Mikelazulo elkartea, Oarso-Bidasoako Hitza, Herri Bizia eta Zintzilik irratia

KartelaZintzilik Irratia.- Aurten ere ZNN (ZER – NORI -NORK) AGUSTIN SARASOLA JARDUNALDIAK antolatu ditugu Oreretan iaz joan zitzaigun lagun eta irratikidea gogoratzeko. Iaz bezala Herri Komunikazioaren inguruan aritu nahi duten jardunaldi hauen antolaketan Mikelazulo elkartea, Oarso-Bidasoako Hitza, Herri Bizia eta Zintzilik irratia aritu gara. 

Parte hartzaileak: Ateak Ireki (Iruñea), Angula Berria (Irun), eta Oreretako Zintzilik Irratia, Hitza, Herri Bizia eta Mikelazulo Elkartea.

Mikelazulok “gosarien” formatua jarriko du martxan  berriro ere gai baten inguruan eztabaidatzeko. Oraingo honetan “Komunikabideak eta herri eraikuntza” gaia jorratuko da jardunaldiak antolatzen dituzten hedabideen aldetik eta baita bereziki etorriko diren  beste hedabide batzuk: Ateak Ireki (Iruña) eta Angula Berria (Irun). Jende guztiarentzat irekia dagoen jarduera bat da, esku-hartze librekoa.

Informazio gehiago lor dezakezue Zintzilik Irratiak jardunaldien antolakuntzaz arduratzen den kideari egindako elkarrizketaren estekan: http://www.zintzilik.net/

Etiquetak: