Fronteko lerroan berriro
Kortaturen Fronteko Lerroaren konpasak hartzen ditut hilabete eta erditik gorako geldialdia azaltzen saiatzeko. Denbora tarte horretan herrian gertatu den gutxi edo eskasak ez du islarik izan orriotan. Gertaera pertsonal lurtsua izan da arrazoia.
Azal dezagun proiektu honetan gordetako sekreturik okerrena: pertsona bakarra dago guztiaren arduradun: argitalpena, edizioa, diseinua, etab... Horregatik, pertsona horrek huts egiten badu, dena eroriko da, ez dago ez erreleborik, ez alternatibarik.

Ikasurte berriarekin batera webguneari itxura berritu diogu. Diseinu berria zuen gustokoa izatea espero dugu.
Emakume eta feministak komunikabideetan: Como contamos el combate, como cuentan la lucha feminista". Parte hartzaileak, Angula Berria, Antxeta Irratia, Irungo Bilgune Feminista.