Topahack: elkar topatzeko, proiektatzeko eta sortzeko asteburua

Non: 
Lakaxita
Data: 
Ostirala, Uztaila 19, 2013 - 14:15 -tik Igandea, Uztaila 21, 2013 - 14:15 -ra
Antolatzen du : 
LabKaxita HackLab

logotipo

Urte dexente dira Lakaxitan hacker talde bat elkartzen garela, Labkaxita Hacklaba. Hau da, ikasi, proiektatu, programatu eta batez ere sortu eta elkarbanatzeko Hacker Laborategia. Uztailaren 19, 20 eta 21ean, talde honek topaketa bat antolatu duguu sortzeko eta elkarbanatzeko gogo berdinak dituzten pertsona eta kolektiboekin, baina oraingo honetan Euskal Herri guztikoak.

Masa-komunikabideetatik asmo txarrez erabili izan dute hacker hitza, irudi txarra sortzera arte. Egitik urrun dago hau. Wikipediak dio Hackerra, adibidez, "ziurtasun informatikoaz grina duten pertsonak direla" edo "sistemen programatzaile eta diseinatzaile gogotsuz beteriko komunitatea". "Software askearen edo World Wide Webaren bultzaile den komunitatea da, Internet bera ere hackerren sorkuntza izan da". Hau da, "sistema baten barne funtzionamenduaren ezagutza sakonaz disfrutatzen duen pertsona, bereziki ordenagailaren eta informatika sareetan". Edo "etxeko informatikan zaletuak diren pertsonen komunitatea, hardware eta softwarean zentratua". Ikus dezakegunez, urrun dago komunikabideek ematen dioten konnotazio negatibotik.

Pertsona guztiei irekia den topaketa honen barnean, proiektu desberdinak jorratuko ditugu, guifi.net-eko nodo baten konfigurazioa, bideo edizioa, enekenbat.cc sare sozialaren euskaratzea edota pankarten inprimagailu bat sortzea. Guzti hau giro lasaiean. Gainera, eskualdean dauden baratza koperatiben laguntza izango dugu bazkariak eta afariak egiterako orduan. Topaketan parte hartu nahi duten pertsonek Lakaxitan lo egiteko aukera izango dute.

Informazio gehiago: http://topahack.lakaxita.org

Etiquetak: