Datorren ekintzak

Abotsanitzek aparkalekuen galeraren inpaktu-azterketa bat martxan jartzeko eskatuko du

aparkalekuak hondarribia 2022

Abotsanitz.- Urteak daramatza Hondarribiak aparkaleku-faltaren arazoa pairatzen. Neguan arazoak dauden arren uda-garaian beste dimentsio bat hartzen du eta aurten inoiz baino bistakoagoa da. Hainbat aldagaik eragiten dute fenomeno honetan, hala nola, turismo-kanpainen “arrakastak” eragindako bisitarien gorakada-geldiezinak zein martxan jarritako “Asfaltatze kanpaina”k.

Pentsioak eta soldatak erosteko ahalmena berreskuratzearen alde, mobilizazioak Madrilen urriaren 15ean

imagen

Euskal Herriko Pentsionisten Mugimendua.- 2022ko urriaren 15ean, Estatuko herri eta Erkidegoetako Pentsiodunen Plataforma eta Mugimenduek Madrilen mobilizatuko gara, eta pentsioen igoeraren alde jasotako ehunka mila sinadurak eramango ditugu , urteko KPIaren igoeraren arabera, batez besteko soldataren % 60ko gutxieneko pentsioa eta baita Pentsioen Sistema Publikoaren pribatizazioari gure ezetza ematera (PSP).

EH Bilduk autobusa jarriko du Irun eta Hondarribitik azaroaren 12ko manifestaziora joateko

geldi ezina kartela

EH Bildu.- Azaroaren 12an, larunbatarekin, manifestazio nazionala egingo du EH Bilduk Bilbon, "Euskal olatua geldiezina" lemapean. 17:30ean La Casillan hasiko den manifestazioarekin "Bilboko kaleak hartzeko" deia egin du koalizio abertzaleak, "beste Euskal Herri bat posible dela erakusteko".