Datorren ekintzak

2015eko Liga: Hondarribia-Marlaxka Xake Elkartean parekatzeak

argazkiaDatorren larunbatean, 2015eko urtarrilaren 10ean, Gipuzkoako Xake Federakuntzak (GXF-FGA) antolatuta, maila guztietako taldekako Gipuzkoako Txapalketei, Ligari hasiera emango zaio eta gure klubak maila guztietan ordezkaritza izango du: talde bana gorengo, lehen eta bigarren mailan eta bi talde hirugarren mailan.

Bidasoaldeko Lagunak-ek Mercadona ezartzeko Arason industria lurra berkalifikatzea salatu nahi du

Ez ohiko bilkuran eta aldez aurretik inolako eztabaida publikorik sustatu gabe, urtarrilaren 7an Irungo Udalak Araso indutriagunean lur zati bat industria kalifikaziotik komertzio kalifikaziora aldatzea onartu zuen, bertan Mercadonako komertzio gune bat altxatzeko.

Gipuzkoako Aldundiak 250.000 euro bideratuko dizkie udalei bidegorriak egin ditzaten

2012_Amurrio_artxiboa

Udalen proiektu bakoitzak gehienez ere 55.000 euro jaso ahal izango ditu

Gipuzkoako Foru Aldundiak, herrialdeko bizikleta foru sarea zabaltzeaz eta sustatzeaz gain, udalerrietan bizikletaren erabilera areagotzea nahi du, eta horretarako, aurten, bigarren urtez, udalentzako diru laguntza atera du. Diru laguntza horien helburua udalei bidegorriak egin ditzaten laguntzea da, era horretan mugikortasun iraunkorragoa lortzeko. Hala, Aldundiak 250.000 eurotako diru laguntzak bideratuko dizkiei udalei. Udalek diru laguntzak jaso ahal izateko eskaerak martxoaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dituzte.