Datorren ekintzak

Eskubide sozialen aldeko jardunaldiak Oarso-Bidasoan

Otsailaren 10ean AURKEZPENA Orereta. 18:30-20:30 Xenpelar Etxea

    - Eskubide Sozialen kartaren aurkezpena
    - “In Transition” dokumentala. Eskubideak aldarrikatzearekin batera aurrera eraman ditzakegun zenbait egitasmo ikus ditzakegu, eskubideak gauzatzeko bideak, alegia.

Oinatz Mitxelena Munduate izango da Irungo EH Bilduren udal hauteskundeetarako zerrendaburua

Angula Berriak jakin ahal izan duenez, Irungo EH Bilduk igandean San Miguel auzoan burutuko den ekitaldian  publikoki egingo du datozen udal hauteskundeetarako Oinatz Mitxelena alkategaia aurkeztuko duela.

Oinatz ere, orain dela lau urte, Bilduren zerrendaburua izan zen eta  legegintzaldian zehar udaletxean Irungo Bildu udal taldearen bozeramailea da.

Ilegalizatu nahi duten Internazionalismoa (III)

 

cartel

Aurreko urteetan Elkartasun internazionalistak politikoa behar zuela izan (1992-1997) berretsita, Palestinan sionismoa eta inperialismoari hortzak erakutsi zizkion II. intifadaren irudiak heldu ziren gurera.  Baita Turkiako militarren errepresio etengabearen aurrean zutik mantetzen zen Kurdistango herriarenak ere, edo eta Europan, estaturik gabeko herrion askapen borrokarenak. Mundu mailako foro sozialetan elkar batzearen beharra azmirratu zen, gerora, irailaren 11ko gertakarien ostean inperialismoak orden berri bat ezartzeko neurrien aurrean berretsi zena.

 

AHTren aurkako protesta bat ikusteagatik 33 lagunei 2,5 milloi lehengo pezeteko isuna ezarri diete

Mugitu Mugimendua.- 2013ko azaroan, AHTren aurka desobedientzia zibila aldarrikatzen duen Mugitu Mugimenduaren ekimenez,bi pertsona Iruñeko Foru Diputazioko balkoira kateatu ziren , tartalariekiko elkartasuna adieraziz eta AHT salatuz. Protestak 45 minutu inguru iraun zuen, Foruzaingoak giltzarrapoak indargabetze aldera balkoitik banderako mastak kentzeko erabili zuen denbora, alegia.