Datorren ekintzak

Urriak 17, pobrezia desagerrarazteko nazioarteko egunari buruzko Mozioa

IMG_7678.JPG

EH Bildu Irun.- Urriaren 17an, pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna ospatzen da. Nazio Batuen “Muturreko Pobreziari eta Giza Eskubideei buruzko Printzipio Gidarietan” jasotzen den moduan: “aurrekaririk gabeko garapen ekonomiko, bitarteko teknologiko eta finantza-baliabideen maila duen mundu honetan, eskandalu morala da milioika pertsona muturreko pobrezian bizitzea”.

Euskaraldiaren atarian literatur lehiaketak ezabatu ditu Euskara departamentuak

Iazkko irabazleak, epaileekin eta udal ordezkariekin. Argazkia: bisadoa.hitza.eus

Abotsanitz.- Hondarribiko Udaleko Euskara departamentuak ez ditu aurten Bordari eta Satarka lehiaketak deitu. Maria Serranok zuzentzen duen departamentuak inorekin kontsultatu gabe hartu du erabakia. Ez epaimahaia osatu izan dutenekin, ez gainontzeko udal taldeekin, ezta Kultura departamentuarekin ere.

Irungo EH Bildu, azaroak 25, Emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko egunaren harira

punto lila

EH Bildu.- Azaroaren 25a, emakumeen kontra burutzen den indarkeria mota oro, guztiz onartezina dela esateko eguna da; gainera, indarkeria sortzen duten eragile eta egitura guztiak errefusatzen ditugula esateko eguna da, eta gure herrian ez dugula ez bakerik ez normalizaziorik izango emakume izate hutsagatik emakumeak hiltzen eta erasotzen jarraitzen den bitartean.