
OSASUN BIDASOA PLATAFORMA.- OSASUN BIDASOAko ordezkariak Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuarekin bildu Ziren Irailaren 25ean. Sailburuak egun berean bisitatu zuen Irun Zentroko anbulatorioa, eta egiaztatu zuen instalazioen prekarietatea eta jakin zuen kanpoko barrakoiak duela 4 urte baino gehiagotik mantentzen direla bertan. Urriaren 1ean, Osakidetzako zuzendari nagusiak eta zuzendari ekonomikoak Irun Zentro bisitatu zuten berriro, anbulatorioa hobetu eta barrakoiak kendu ahal izateko premiazko konponbideen bila.

Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan Elkartea.- Azaroaren 28an, hogeita haimaika urte beteko dira, Kepa Ordoki, Gernika batailoiko komandantea hil zenetik. Urteurren hau oroitarazteko, Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak Kepa Ordokiren bizia laburtzen duen bideoa sortu du.

Irun Palestinarekin Ekimena. Larreaundi-Olaberria Auzo Elkartea.- Israelgo Estatu Sionistak 1948. urtetik darama Palestina okupatzen. Edo bestela esanda: herri bat desagerrarazteko politikak gauzatzen 76 urteko historia du Israelek. 2023Ko urriak 7an gertaturikoaren ondotik, Netanyahuren gobernuak sarraskia muturrera eramateko unea zela ebatzi zuen. Palestinar herriaren kontrako genozidio planifikatua abiarazi zuen Tel Avivek mendebaldeko herrialde askoren oniritziarekin.