Datorren ekintzak

13 urtez azpiko Bidasoa-Txingudi futbol selekzioak Hendaiako 35. Pazko Txapelketa irabazi du

Hendaiako Pazko Txapelketan parte hartu du Bidasoa-Txingudi 13 urtez azpiko futbol selekzioak, apirilaren 15,16 eta 17an zehar. Finala Stade Bordelais taldearen aurka izan zen, eta selekzioak 1-0 irabazi zuen, neurketa estu eta berdindu batean. Asier Armezaga hondarribiarra izan zen golegile.

2017-05-17 Ezker Gantxoa

Kaixo!! Gaurkoan Lapiko Gorria atalean 3 gai nagusi izan ditugu: Usurbileko Urbil merkatal zentroko zine aretoan egondako "eragozpena" euskararekin, Oria ibaian egondako ixuria eta Maiatzak 15ean Nakba-ren oroitzapena. Jarraian bi elkarrizketa nagusiak izan ditugu, batetik Tosu Betirako kolektiboko kide den Odei izan dugu gurean eta Getxoko zonalde hontan duten gatazka azaldu digu. Bestetik Labore Txingudi-ko kide den Dornaku-k pasaden larunbatean ateak ireki zituen denda berriaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Gaurko esaldia: "Niri tiro bat emateko duintasuna izan dezazuen gustatuko litzaidake"

Badator “Ibai izena duen eskualdea” mugaz gaindiko pintura lehiaketaren bigarren edizioa

“Ibai izena duen eskualdea” mugaz gaindiko pintura lehiaketa antolatu du Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak, bigarren urtez segidan. 400 euroko diru saria izango du lehiaketak, eta lan onenak Bidasoko Interpretazio Zentroan erakutsiko dituzte.

Ekainaren 24an amnistiaren aldeko manifestazio nazionala antolatu dute Bilbon

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.- Hasteko, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak modu berezian gogoratu nahi du, gaurkoan 14. eguna gose greban eta itxialdian betetzen duen Iñaki Bilbao “Txikito” Lezamako preso politikoa.