Hondarribiko udala eta euskara
Hondarribiko EH Bildu.- Hondarribiko udalak euskararekiko duen begiramena hutsaren hurrengoa dela esatea, agian, gehiegi esatea litzateke, baina ez hutsaren hurrengoa baino gehiago duelako, gutxiago duelako baizik.
EH Bilduk, baita beste talderen batek ere, behin eta berriz, eztabaidarako mahai gainean jartzen den dokumentazio asko eta asko gaztelania hutsez jartzen delako kexak jartzen ditu.
- Gehiago irakurriHondarribiko udala eta euskara -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

Alarde Parekidearen Juntaren balorazioa.- Beste urtebetez, aurten euriak bere protagonismo puska hartu badu ere, bihotz-bihotzez eman behar dizkiegu eskerrak 30ean Alarde barruan edo espaloietatik txaloka gurekin egon diren guztiei. Egiten dugun Alardeaz harro-harro gaude.
Arartekoak joan den uztailaren 11ean eman duen ebazpenaren bidez gaitzetsi egin du Donostiako Metro pasantearen inguruan herri galdeketa bat egiteko eskaerari Gipuzkoako Diputazioak eman zion ezezkoa.
Irunabarrek Moskuko jaiekin bat egin izan du beti, eta baita azken urteetan bertso-saioen antolakuntzan esku-kolpe bat eman ere. Aurtengoan, honakoak prestatu ditugu jaietako antolatzaileekin elkarlanean:
Pasa den ekainean, Ezker Anitza-IUren alderdikideak, IUren eurodiputatua den Paloma Lópezekin batera, bilera bat izan genuen, gure Irungo egoitzan, euskal saltzaile ibiltarien kolektiboekin. Hauek Irungo udalak aurrera daraman salmenta ibiltaria arautzeko ordenantza berriarengatik diskriminatuta ikusten dute euren burua, ez baitu kontuan hartzen saltzaileen antzinatasuna lizentzia berriak eskatzerakoan.