Datorren ekintzak

Langile bat hil da Irunen, urte hasieratik boskarrena Euskal Herrian

cartel

Elkarretaratzea egingo dute astelehen eguerdian, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek deituta.

LAB Sindikatua.- Beste lan-istripu hilgarri bat deitoratu eta salatu behar dugu, kasu honetan Irungo Arbes auzoan. 45 urtetako X.L.L. eraikuntzako langilea altueratik erori da birgaitzeko lanetan ari zen eraikinean, hirugarren pisu batetik eta azpian zeuden langileak harrapatuz.

Osasun-baldintzek ahalbidetzen badute, aurten Alarde Publikoa egongo da

imagen

Alarde Publikoaren Batzarrak otsailean egindako bilera batean iragarri zuen 2022ko Alardea antolatzeko asmoa, baldin eta COVID delakoaren baldintzek horretarako aukera ematen badute. Aldi berean, Maite Vergara Iraeta Alardearen Jeneral gisa berretsi du, 2019an funtzio hori bete zuena.

Zortzi dira jada Euskal Herria zeharkatzeko ahaleginean hildako migranteak

imagen

EH Bildu.- Bidasoan berriki desagertutako Ibrahim Diallo gazte senegaldarra izan daitekeena hilik topatu zuten asteazkenean. Bere heriotzaren konfirmazioaren zain, EH Bildutik gure samin eta gaitzespenik sakonena adierazi nahi dugu ekidin zitekeen beste heriotza honen aurrean.