Datorren ekintzak

Euskararen Nazioarteko Eguna 2012 Irunen

argazkiaHemen bildutako eragileok euskarak gure herrian duen presentzia urriaz kezkaturik, eta beronen normalkuntza prozesuan eragiteko asmoz, duela hilabete batzuk biltzen hasi ginen. Hala, hastapen hartan,  Antxeta Irratia, Betti-Gotti euskara taldea, EKT euskal kultur taldea, Irunabar Bertsolarien Elkartea, Irun Iruten euskara taldea eta Irungo AEK euskaltegiko kideok  hasi ginen batzen.

Ezbairik gabe, asko dira sortu berri den talde honen helburuak, baina lanean nonbaitetik hasi behar, eta Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, hainbat kultur ekitaldiz osatutako astea antolatzeari ekitea erabaki genuen. Horrela bada, beste eragile batzuekin harremanetan jarrita, Irungo Udala batu zitzaigun egitasmo honetara, baita geroago, Irungo Atsegiña, Motor Elkatea eta Luma ere.

Bortizkeria sexistako azken biktimaren kontrako TAS kontzentrazioa

Foto concnetración

Kontzentrazioan irakurritako komunikatua 

Beste behin ere elkartu gara gaurkoan eraso sexista bat salatzeko. Kasu honetan, emakume baten erahilketa, Antsoainen.

Azken hilabeteetan egin dugun bezala TAS plataforma osatzen dugun eragileok, hiritar mobilizazioaren beharra azpimarratu nahi dugu.

Agerraldia

Logo Irungo Bildu

Irungo Bildu.- Mezu honen bidez Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira Irungo Udaleko bozeramale batzordean atzo adostu zen adierazpenaren berri eman nahi dizuegu. Izan ere, Irungo Bilduk ez zuen babestu Eudelek sustatu eta Bilduk ez beste alderdi guztiek sinatu zuten manifestua, hutsune eta gabezia nabarmenak zirela tarteko. Horren ordez, bozkatzera ere iritsi ez zen testu alternatiboa aurkeztu genuen.

Hemendik adierazi nahi dugu, udalaren ebazpena babestu ez arren honek arratsaldeko 19:00etarako deitu duen elkarretaratzean parte hartuko dugula. Horrekin batera, argi adierazi nahi dugu bete betean egiten dugula bat Txingudi Anti Sexista plataformaren (TAS) deialdiarekin eta dei egiten diegula irungo herritarrei TASek deituta 19:30ean abiatuko den mobilizazioan parte hartzera.