Datorren ekintzak

Mendeluk konpromisoak behar ditu, ez promesak

Mendelu Hondarribia da

Abotsanitz.- Udaberri politikoaren adierazleak non-nahi ikusten hasiak gara. Adibidez, hautagairen baten argazki eta publikazio kopuruaren igoera esponentziala; ordezkari instituzionalen bisita etengabeak, denbora luzean mugitu ez diren proiektuen berraktibazioa edo bete ezingo diren promesak egitea. Bai, maiatzean hauteskundeak ospatuko dira, Udal eta Foru hauteskundeak, alegia.

Bost eguneko barau-itxialdiaren aurrean motorrak berotzen pentsiodunen aldetik

imagen

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- Astelehen honetan, martxoak 13, ohiko elkarretaratzeak egin ditugu Euskal Herriko 70 herri baino gehiagotan.Oraingo honetan, Bilboko kontzentrazioa berezia izango da; 12: 00etan, baraualdia hasiko duten pertsonei lagunduko diegu Fernández del Campo kaleko 24. zenbakira arte.

Osasun Bidasoa Plataformaren komunikatua, Irungo lehen mailako arretarako guneak handitzeari buruzkoa

Plataforma Osasun Bidasoa 04-03-23

Osasun Bidasoa Plataforma.- Joan den martxoaren 7an, Osasun Sailak “BIDASOAKO ESIAREN PLAN ZUZENTZAILEA. 2023-2033 ESZENATOKIA” izeneko agiria argitaratu zuen. Horren arabera, Irungo Lehen Mailako Arretako zentroek zailtasun handiak dituzte egungo eskariari behar bezala erantzuteko, eta ez dute ezaugarririk herritarren beharretara egokitutako zerbitzu-zorroa eskaintzeko”. Agiri hori aztertuta, akats garrantzitsuak antzeman dira, eta horrek zalantza sortzen du agiriaren zorroztasunaz.

Aukera berdintasunean parte hartu nahi dugu hauteskundeetan. Intentzio txarrez salatu dute Abotsanitzen Facebook orria

imagen

Abotsanitz.- Abotsanitz Herri Batzarraren Facebook orria salatu du norbaitek edo norbaitzuk, hauteskunde garaian. Egin duenak edo egin dutenek bazekiten zertan ari ziren, izan ere horrelakoetan Facebookek salatutakoaren orria izoztuta uzten baitu. Salaketa aztertzeko 21 egunerarteko epea hartzen du sare sozialaren administratzaileak; gure kasuan, hauteskunde kanpaina amaitzen den egunerarte.