Datorren ekintzak

Sortu berriak diren enpresentzako eta enpresa ideia berrientzako diru-laguntzak

Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez, enpresen sorkuntza babesteko eta ekintzailetza sustatzeko egiten duten lanaren baitan, zenbait diru-laguntzaren eskaeran laguntzen eta aholkularitza eskaintzen ari dira: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak argitaratu berri dituen  “proiektua ezartzeko” eta “enpresa proiektua egonkortzeko” diru-laguntzak, eta Irungo Udalak ematen dituen beste bost diru-laguntza ezberdin.

30 urte borrokak uztartzen, Herriok burujabe!

Badira 30 urte Askapena Euskal Herriko erakunde internazionalista jaio zela. Hamaika dira urte horietan guztietan burututako dinamikak, kanpainak, elkartasun-keinuak, eta nola ez, babestutako askapen-prozesuak. Herri mugimendutik, Euskal Herriko kaleak internazionalismoz bustitzea izan dugu helburu. Euskal Herria sozialista, feminista eta internazionalista eraikitze bidean, munduko herrien askapen-prozesuen bidelagun izateaz gain, gure herriko askapen nazional eta sozialari ere ekarpena egin nahi izan diogu, beti bezala joan-etorriko elkartasuna oinarri izanik.

BERRIOZAR - ASKAPENA 30 URTE (bazkari eta autobus txartelak)

BADATOR!!! #U7Berriozar!!!  Gogorarazi nahi dizuegu ASKAPENA erakunde internazionalistak Urriak 7an Berriozarren 30 urte ospatzeko egun osoko egitaraua antolatu duela, bertan ekitaldi ezberdinak egingo dituelarik (info+ atxikitako karteletan).