Datorren ekintzak

LABek greba deitu du maiatzaren 19an Gipuzkoako egoitzetan lan hitzarmenaren eta ratioak hobetzearen alde

 imagen

LAB Sindikatua.-Gipuzkoako egoitzetako egoera jasanezina da. 5 urte baina gehiago luzatu den gatazka honi, Covid-19aren izurriteak izan duen eragina gehitu behar diogu. Jadanik larria zen egoera jasanezina bihurtu da eta urgentziazkoa da irtenbide duin bat erdiestea: egoerak eskatzen duelako eta sektoreko langile zein egoilarrek merezi dutelako.

Zaldunbordan legez kanpo botatako basoa lehengoratzea eskatu du Eguzkik

imagen

Lehengoratze hori ezinbestekoa eta premiazkoa ere badela dio Ingurumen Sailaren txosten batek, eta txosten horixe du oinarri talde ekologistaren eskaerak

Eguzki.- Zaldunbordan legez kanpo botatako haltzadiaren lehengoratze-proiektua lehenbailehen enkargatzeko eta onartzeko eskatu dio Eguzkik Hondarribiko Udalari. Helburua da datorren neguan bertan ahal den gehien aurreratzea, negua baita sasoi aproposa horrelako lanak egiteko.

Bruselara egingo den martxa batek mugetako heriotzak salatu eta migratzaileentzako eskubideak aldarrikatuko ditu

Cartel Marcha Bruselas

Astelehen honetan, hilak 26, Irundik autobus bat abiatuko da Bruselarako martxarekin bat egiteko. Bai Europako zein migratzaileen jatorrizko herrialdeetako 150 erakundek baino gehiagok Bruselara martxa bat antolatu dute Eskubideak! Heriotzarik ez! lelopean. Mugetan giza eskubideen nazioarteko zuzenbidea betetzea eta Europan bizi eta lan egiten duten pertsonen erregularizazio administratiboa eskatzen dute.