Bruselara egingo den martxa batek mugetako heriotzak salatu eta migratzaileentzako eskubideak aldarrikatuko ditu

Cartel Marcha Bruselas

Astelehen honetan, hilak 26, Irundik autobus bat abiatuko da Bruselarako martxarekin bat egiteko. Bai Europako zein migratzaileen jatorrizko herrialdeetako 150 erakundek baino gehiagok Bruselara martxa bat antolatu dute Eskubideak! Heriotzarik ez! lelopean. Mugetan giza eskubideen nazioarteko zuzenbidea betetzea eta Europan bizi eta lan egiten duten pertsonen erregularizazio administratiboa eskatzen dute.

Protesta ekintza nagusia Urriaren lean egingo da, Europako Parlamentuaren aurrean, Bruselako Luxenburgo plazan, arratsadeko hiruretan, Eskubideak! Heriotzarik ez! lelopean.

Pirineoen alde honetan Caravana Abriendo Fronteras eta ltsas salbamendu Humanitarioa-Aita Mari bezalako proiektuek sustatutako ekimen hau, Europako zein migratzaileen jatorrizko herrialdeetako 150 erakundek baino gehiagok babesten dute.

50.000 pertsona baino gehiago hil dira 1993tik hona. Europako mugek heriotza eragiten dute, Europar Batasunak eta Europako gobernuek egiten dituzten migrazio politiken ondorioz. Bide legal eta seguru ezak, mugak kanporatzeko akordioek eta beraien militarizazio progresiboak biktimak eragiten dituzte. Marokoko poliziak Tarfayako Akhfennir hondartzan Kanariar Uharteetara zihoan patera batera igotzear zegoen Sahara Hegoaldeko emakume gazte bat tiroz hiltzea eta duela hilabete bi Melillako hesian itota eta zapalduta hil ziren 37 pertsonak horren adibide lazgarriak dira.

Accion Bilbo Marcha Bruselas

Erakundeen babesgabetasunak eta nazioz gaindiko dimentsioa aintzat hartzen duen esparrurik ezak, giza duintasuna, hildakoen hil ondorengo eskubideak eta familiek egia ezagutzeko duten funtsezko eskubideak urratzen ditu. Inakzio eta gardentasun falta hau familiak zigortzeko eta torturatzeko modu bat da, baita migrazio prozesu bati ekitea erabakitzen duten pertsonak edo beste erremediorik ez duten pertsonak deshumanizatzeko modu bat ere.

Aldi berean, muga hoiek zeharkatzea lortzen duten pertsonak urte luzez paperik eta eskubiderik gabe bizi dira eta lan egiten dute. Irregulartasun egoerak lan esplotazioa, erakundeen aurrean ikusezintasuna, lege babesgabetasuna eta hezkuntza edo osasuna bezalako zerbitzu publikoak baztertzea dakar.

Horrekin batera, Europar Batasunak ere badauka bere erantzunkizuna derrigorrezko joan etorrietan. Bai jatorrizko gobernuekin egindako merkataritza eta inbertsio itunek, bai armen fabrikazio eta salmentak, eta baita nazioz gaindiko enpresen jardun erauzle neokolonialak desarautzeak, milaka pertsona beren bizileku eta jatorrizko komunitateetatik kanporatzea eragiten du.

Ostegunean, Bruselan, ordezkaritza bat europarlamentari talde batekin bilduko da euren aldarrikapenak helararzteko.

Ekintzen artean, paperik gabeko pertsonen elkarte eta kolektiboekin topaketak eta pasaden urtean erregularizazioa aldarrikatzeko gose greba gogor bat mantendu zuten Belgikako migratzaile talde batekiko elkartasuna agertzea daude.

Bruselarako Martxaren mobilizazioarekin bat eginez, Herrien Goi Bilera egingo da, erbesteratutako pertsonen eskubideekin konprometitutako mugimendu eta erakundeen arteko elkartrukerako gune gisa, nazioz gaindiko eragin eta mobilizazio proposamen zehatzak kolektiboki eraikitzeko.

Irundik abiatuko diren 60 pertsonek, Irungo Harrera Sarearekin eta transitoan dauden pertsonekin topaketa eta aurkezpen ekitaldi bat egingo dute Udaletxeko Plazan. Handik Santiago Zubiaren Parkera abiatuko dira eta iaz Pirinio Alpeetako karabanan, mugetan hildako eta desagertutako pertsonen omenez jarritako monolitoan omenaldi xume bat egingo dute.

Ibilbidean zehar, “paper gabeko” hainbat talderekin topaketak egingo dira, Poitiers, Paris, Calais eta Liejatik igarotzean.

Informazio gehiago: rights.nodeaths.eu

Etiquetas: