LAB sindikatua Haurreskolak Partzuergoaren mahai negoziatzailetik altxa da, langileei egindako iruzurra salatzeko
LAB.- Gaur, Bilboko Eusko Jaurlaritzako Delegaritzan Haurreskolak Partzuergoaren mahai negoziatzailea bildu da. 2018an Haurreskolak Partzuergoaren langileentzat LAB sindikatuak sinatutako akordioan garatzeke zeuden kudeaketa arloko negoziazioan aurrera egiteko asmoz etorri gara. Izatez, 2018ko akordioa sinatu genuenetik, bere garapena lortzeko helburua izan dugu eta horren alde etengabe lan egin dugu.

EH Bildu Hondarribia.- Jakin berri dugu Hondarribiko etxez etxeko laguntzan diharduten langileek greba deialdia iragarri dutela. EH Bilduk bat egiten du langileen eskaerekin. Enpresari eskatzen diogu langileen oinarrrizko eskaerak onartzea eta indarrean jartzea. Era berean eskatzen diogu Hondarribiko Udal Gobernuari behar besteko urratsak egin ditzala langileen eskubideak eta eskakizunak betetzeko. 
IRPH klausula baliogabetzearen ondorioz erreklamatu beharreko diru kopurua kalkulatu ahal izateko kalkulagailua jarri du IRPH Stop Gipuzkoa elkarteak bere webgunean. 