Datorren ekintzak

Beste urrats bat mugikortasun seguru eta jasangarrirako Juan Thalamas Labandibar kalean, Irungo Artia eta Behobia auzoen artean

70km

Artiako Lagunak.-.- Irungo Udalak, 2021eko abenduaren 23an egindako osoko bilkuran, aho batez onartu_du lrungo Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari_eta bere Bide Azpiegituretako Departamentuari Juan Thalamas Labandibar kalean, Artia eta Behobia auzoen arteko tartean, abiadura 30 km/h-ra murrizteko eskatzeko mozioa.

Kasino Zaharra berehala ireki dezala exijitzen diogu udal gobernuari

Kasino Zaharra Elefantea

Abotsanitz.- Abotsanitz Udal Taldeak prentsaurrekoa eskaini du gaur Kasino Zaharrean. Pandemia zela-eta 2020ko martxoan udal eraikinak alkate dekretuz itxi ziren, eta harez geroztik ireki ez den eraikin bakarra da atzean dugun hau, Kasino Zaharra Adinekoen Ertxea. Botere publikoek zahartzen ari diren pertsonen segurtasuna eta gizarteko inklusioa bermatu behar duten arren, hain juxtu, pandemiak gehien kolpatu dituzten hondarribitarrei zerbitzua ematen dien eraikina da ireki ez duten bakarra.

Bidasoa Osasun Plataformak bat egin eta parte hartuko du Osakidetzako sindikatuek larunbat honetan deitutako manifestazioan

Kontzazioa Hondarribia

Bidasoa Osasun Plataforma.- Otsailaren 26an, larunbatean, Osakidetzako sindikatuek manifestazioa deitu dute, 12: OOtan, Donostiako Bulebarrean, lehen mailako arretaren egoera larria eta ospitaleko arretaren gainkarga salatzeko.