Datorren ekintzak

Partaidetzako aurrekontuak

Si se puede Irun.- Partaidetzako aurrekontuak, hiritarrak gehiago barnean hartzen dituen kudeaketa-ereduaren ardatz nagusia dira. Gainera, ez da berria. Partaidetzako aurrekontuak Estatuko hainbat hiritan gauzatu dira azken bi hamarkadetan, seriotasunez eta lan handia eginez. Hirion adibide ditugu Sevilla, Albacete, Getafe, Elx, etab. Partaidetzako udalerrien sarean daude hiri horiek guztiak.

Herri Epaiketa Irunen

epaiketa03Urriaren 19an 5 militante internazionalisten aurkako epaiketa hasiko da, 6 urteko espetxe zigor eskaerari aurre egin beharko diete. Horrekin batera, Askapena erakundeak, bidezko merkataritza lantzen duen Elkartruke elkarteak, Herriak Aske elkarteak eta Askapeña jai konpartsak ilegalizazio eskaerari aurre egin beharko diote.

Informazio faltaren aurrean EZ zaitez ESKUBIDE GABE gelditu!

foto

Bihar, urriak 14, arratsaldeko zazpitan Hondarribiko Gazte Xaian (Puntaleko eskola zaharrean), Irungo Lakaxitak eta Hondarribiko Gazte Xaiak elkarrekin antolatzen dituzten Asteazken Kulturalen barnean, Erletxearen eskutik hitzaldia egongo da. Erletxea, Laguntza sozialetarako informazio bulego alternatiboa da eta hitzaldian Gutxieneko Errentatik hasita Oinarrizko Errentara arte hitz egingo da, Euskal Autonomi Erkidegoan egun dauden  laguntza sozialetaz informatuz.

Langabezian banago, ez badaukat baliabiderik... ze eskubide ditut? Zer da Oinarrizko Errenta? Ez zaitez eskubide gabe gelditu!

INFORMAZIO GEHIAGO

El Espazio bulegoko jarduerak azaroan

1- ENPLEGUAREN XVI. ASTEA
Ikus itzazu eskualdeko eta eskualdetik kanpoko eskaintzak eta lan-poltsak!
www.elespazio.com web orriaren bidez.
Datak: Azaroaren 4tik 6ra web orrialdearen bidez eta azaroaren 17an FICOBAN

2.- Europan eta Frantzian lana aurkitzeko baliabideak. Eures (2 orduko iraupena)
Lan eskaintzak Europan, Frantzian eta Europako lan-mugikortasun sistema. Canal Eures eta Europass.