Jesus Carrerari omenaldia eta bere gorpuzkien hobiratzea
Jesus Carrera Olaskoaga PCEko idazkari nagusi izandakoaren gorpuzkiak Hondarribiko hilerrian hobiratuko dituzte hilaren 28an (larunbata), eguerdian. 1945. urteko urtarrilaren 16an fusilatu zuten Alcala de Henaresko hilerriko hormaren kontra, eta bertan lurperatu zuten. Joan den ekainaren 15ean hobitik atera zituzten buruzagi komunistaren gorpuzkiak, eta Aranzadi Zientzi Elkartearen esku geratu ziren.

Aski da, prekarietatea hiltzailea
Hondarribiko jaiak iristear dira eta Erlaitz-etik honako taberna hauetan EZ kontsumitzeko eta txoznetan kontsumitzeko deia egin nahi dizuegu.
Aski da ozen bat esateko elkartu gara gaur hemen. Aski da, gure kontrako eraso eta irainak bizitu behar izateari. Aski da instituzioen utzikeria eta beste aldera begiratzeari. Aski da jaia bizitzeko bi era daudela aitzakiatzat erabiltzeari. Aski da gure egoeraren berri, festaz zein gatazkaz informatzera datozen kazetarien kontrako erasoei. Aski da beste aldera begiratzeari.
Alternatiba Itzulia, Europako 5 Estatutako 200 lurraldetako alternatibak lotzeko, 4 hilabeteko bidaia egin ondoren, Baionan bururatuko da urriaren 6an, larunbatarekin, elkarretaratze masibo batekin, igandean, urriaren 7an iraganen den Alternatiba, alternatiben Herri handia aitzin!