Txanpi Irungo euskal preso politikoa ostiralean espainiar estatutik frantziako estatura kanporatua izango da
Jean Pierre Harokarene-ri “Txanpi” bere kartzela zigor osoa bete eta gero Hego Euskal Herrian -Irunen- bizitzea debekatuko diote, espainiar nazionalitateko agiriak eskuratu bitartean, gutxienez.
Jakin denez, ostiralean Soriako kartzelatik atera bezain pronto espainiar poliziak Txanpi Biriatuko mugaraino eramango du frantses poliziaren esku uzteko.

20. Politika Sozialeko biltzarrean, zenbait erronkei egingo diegu aurre. Lehenik eta behin, zergatik den ezinezkoa gizateria osoarentzat bizitza material eta librea izateko Eskubide sozialak, kapitalismoaren aberastasunaren metatze eta konzentrazioarekin elkartzea.
Dagoeneko lau dira Bizkaiko Probintzia Auzitegiak IRPH erreferentzia indizea baliogabetuz ebatzi dituen epaiak, Javier Viaña abokatuak emandako epaiak ikusi ondoren IRPH Stop Gipuzkoa elkarteak baieztatu ahal izan duenez.
Krea Bidasoa 2017n lehen aldiz egingo den jardueretako bat izango da pertsona ekintzaileei zuzendutako “Growth Hacking”a. Marketing digitaleko tailerra da, inbertsio minimoari ahalik eta etekin handiena ateratzeko pentsatua. Gerrilla Marketing izena jarri diote horregatik.
Jakingo duzuenez, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan murgilduta dabil Txingudiko bertso eskola. Lehenengo fasea gainditu ondoren, Txingudi II taldeak finalerdietara igarotzeko bidean saio erabakiorra du larunbatean (apirilaren 8an) tolosaldeko '26+' taldearen aurka.