Datorren ekintzak

Iratxe Sorzabalen aurkako sententzia dela eta

Argazkia: kazeta.eus

Irungo Sortu.- Irungo Sortuk honakoa adierazten du Iratxe Sorzabalen aurkako sententziaren aurrean.

Irungo Sortuk oso larritzat jotzen du Iratxe Sorzabal irundarrak, asteartean, 24 urteko kartzela zigorra jaso izana. Sententzia honekin argi geratu da tortura ez dela iraganeko kontua. Gaur egun, hemen eta orain, Iratxe Sorzabalek jasandako torturan oinarritzen den kondena luzea ezartzea da horren adierazle garbia.

LABek greba deitu du martxoaren 24an Gipuzkoako helduen egoitzetan langileen, egoiliarren eta interes kolektiboaren defentsan

Logo LAB Sindikatua

LAB Sindikatua.- LAB sindikatutik Gipuzkoako helduen egoitzetako langileei martxoak 24ko greba egunera batzeko deia luzatzen diegu, bai eta Gipuzkoako jendarteari langileen aldarrikapenak babestu eta elkartasuna adierazteko eskatu ere.

Ez gure diruarekin. CGT sindikatuak Erletxea sartu du aurtengo zerga-lorpenaren ordezko destinoen artean

cartel

Urtero bezala, eta bereziki urte hauetan, objekzio fiskaleko kanpaina jarri da abian. "Ez gure diruarekin" da, zalantzarik gabe, objekzio fiskalaren ideia biltzen duen lelo on bat.

Aurten, Espainiako Estatuan CGT sindikatuak egindako deiaren barruan, Erletxea Irungo kolektiboa sartu dute gastu militarrera bideratu nahi ez dugun diruaren jomuga gisa.

Bagera-nous sommes Elkarteak Les Bascos-ek antolatutako elkarretaratzera deitu du Homofobia eta Transfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta

17mai Les Bascos

Bagera-nous sommes Elkartea.- Gaur egun, LGBTQI+ taldeko pertsonek bazterketa, estigmatizazioa eta indarkeria jasaten jarraitzen dute: diskriminatuak dira, irainduak, egunero erasotzen dituzte eta, zoritxarrez, ez dira kasu bakanak, anekdotikoak.