Eguzki.- Aspaldi honetan salatzen ari da zenbait sektore pribatuek kalteak eragin dituztela Aiako Harria parke naturaleko baso publikoetan. Eta gai honen inguruan eztabaidatu izan da Parke Naturalaren Patronatuaren hainbat bilkuratan, bai Donostiako eta Irungo Udalen aldetik, bai mugimendu ekologistaren ordezkarien aldetik.
Abotsanitz.- Bost urteren ostean, asteazken honetan ireki ditu ateak, berriz ere, Kasino Zaharreko tabernakafetegiak, arduradun berriekin eta ilusioz beteriko bide bati ekinaz. Urte hauetan, pandemia, kesaltze eta obra ugari eduki ditu protagonista bezala Kasino Zaharrak, gehienak, utzikeria politikoari erantzuten diotenak.