Datorren ekintzak

Bidasoako ESIa ez da haurrentzako lekua

Bidasoa Ospitalea

ESK Sindikatua.-Eusko Jaurlaritzak Osakidetza ixteko eta likidatzeko operazioarekin jarraitzen du. Oraingoan, Bidasoako ESIaren txanda da, umeentzako leku ez egokia izendatu berri baitute. Osasun Sailak jakinarazi berri du Bidasoako Ospitaleko larrialdietan ez direla 14 urtetik beherako pertsonak artatuko, eta guztiak Donostiako ospitalera bideratu beharko direla.

Asteartea: Gorputz perfektua. Osasuna ala negozioa?

Kartel Elikadura

Parean Berdintasun elkartea.- Datorren asteartean, maiatzaren 13 an, Elikaeskolak eta Parean elkarteak elkarlanean antolatu dugu Presio estetikoaren eragina osasun fisiko eta mentalean hitzaldi programaren hirugarren saioa dugu egingo dugu. Gorputz perfektuaren premiaz eta horrek eragiten duen negozioa izango ditugu hizpide saio honetan.