Erakusketa "Errepublikari begirada"

Non: 
Euskadiko Kutxaren Erakusketa Aretoan, Paseo Colón-en
Data: 
Asteartea, Martxoa 25, 2014 - 18:30 -tik Igandea, Apirila 6, 2014 - 20:30 -ra
Antolatzen du : 
Irungo Errepublikarrak

cartel

Bigarren Errepublika Espainiako historiako aldirik bizienetako bat izan zen. Aldi horretan, herrialdeak kultur loraldi kartsua izan zuen arteen, literaturaren eta ideien alorretan. Gainera, horrekin batera, prentsa-mota berri bat sortu zen, eta finkatuta zeuden ohizko argitalpenak sortze berriko beste batzuekin berritu ziren. Testuinguru horretan, argazkigintza beste adierazpide bat gehiago izan zen kultur agerraldien multzoan. Horrek guztiak erreportari grafikoen papera indartzen lagundu zuen, eta, horren ondorioz, argazkilari handiak agertu ziren.

Espainiako bizitzan urte bizi haietako une nagusiak erakusten dituzten irudi hautatu batzuk jaso ditugu, eta baita eguneroko eszenak ere: kirolariak, abiazioaren goraldia, hiri-eremuetan gertatzen ari ziren aldaketa bizietatik aparte agertzen diren landa-agerraldiak…Irudi askok gertakizun politikoetako une giltzarriak, gero Gerra Zibilean amaitu zirenak, erakusten dizkigute: Alfonso XIII.aren abdikazioa, bandera errepublikarra daramaten manifestari-taldeak, botoemaileak hauteskunde-tokian, Manuel Azaña presidente aukeratua, Frances Masiá Errepublika aldarrikatzen, Asturiaseko greba orokorra, eliz erretzea, Casas Viejaseko eta Castilblancoko gertaera odoltsuak, jesuiten kanporatzea edo hauteskunde ondorengo Frote Popularraren poza…

Argazkigintzan, lehen ezinezko gertatzen ziren pertsonaiak eta eszenategiak erakusten hasten dira, jende ororentzako prentsak jasotzen zituen gertakari nagusiak estaltzeko. Baina, bestalde, egia da ez zirela erreportari guztiak ardaztu une handi horiek edo erretratu ofizialak antzematen. Horiek hurbilen eta benetakoagoa zen Errestaurazioko Espainiaren uneak jaso zituzten, eta eszena horiek ahazturan bukatuko zuten, Espainia osoan banatuta zebiltzan argazkilari herrikoien lanagatik izan ez balitz. Erreportari horien ibilbideak ez dauka lotura egonkorrik prentsa grafikoarekin. Haietako batzuek tokiko eta erregioetako aldizkarietan irudi batzuk argitaratzea baino ez zuten lortu,  eta oso tarteka.  Herriaren argazkilariak esaten zaien horiek dira; historiarako geratzea lortzen duten aurpegi anonimoen erretratatzaileak, Espainian argazkigintzako oroimena osatzeko azkenean erabakiorrak gertatuko diren eguneroko agerraldien erretratatzaileak. Gaur harritu eta hunkitu egiten gaituzten uneak dira, apaltasunean eta soiltasunean baitago haien indar osoa. Jende anonimo eta iraulien argazkiak, probintziako profesional apalen begirada ernearen aurrean jartzen zirenenak. Escobar, Agustí Centelles, Alfonso, Brangulí, Santos Yubero, Díaz Casariego, Pérez de Rozas edo Antoni Campañà  izan ziren garaiko argazkilariak. Denek jaso zuten askatasun-giroaren eta gizarte eta kultur goraldiaren onura, eta baita garaiko aurrerapen teknikoena ere, 35 mm-ko kamera berriak erabiliz. Eta horrela, kazetaritzako argazkigintza modernoaren oinarriak jartzen lagundu zuten.

Espainiako historia berrirako 1936-1939 aldiko gerra zibila bezain gertaera erabakiorrak erakargarritasun-motibo etengabeak eta askotarikoak sortu izan ditu eta sortzen ditu oraindik ere gaur egun, baina ez da hori baino gutxiago argazkiaren bidez gure egunetaraino iritsi den gatazkaren irudia.   Gerraren, gizarte espainiarra zatitu zuen gatazkaren hondamendiaren oroitzapena ez zen iritsiko gure garaietara hain argi eta garbi, argazkiaren irudiak espainiarren begiradan sortu duen limurdura eta inpaktuagatik izan ez balitz.

Irudi horiek gertatuaren mugikortasun eza baino hurrenez hurreneko orainaldien jarraitutasuna erakusten dute, irudimeneko gunea den iragan horretatik ihes eginez. Robert Caparen mailako argazkilariak etorri ziren Espainiara, beren lanak gerra Errepublikarako irabaz zedin lagun zezakeen ilusioz eta nahiaz. Beren argazkiek itxuraz erraz erakusten digute nola argazkiak, erreportajeak, benetan bizirik manten dezakeen une bat, garai bat, jendea edo sar gaitezkeen lekuak, gu ere parte-hartzaile sentiaraziz, edo, hunkituz besterik ez bada ere.

Beste erreportari batzuk ere etorri ziren, hala nola, Gerda Taro, Reisner edo Namuth, Vu aldizkarikoak; David Seymour, Regard edo Life aldizkarietarako lan egiten zuena; edo Reuter, besteak beste. Batzuek zein besteek Errepublikaren propaganda-zerbitzuetan izena eman zuten, haren kausaren aldeko apustu garbia eginez, eta haien erreportajeek kanpoaldera eramaten zuten salaketa-lanari esker, haien lana egiteko beharrezkoa zen estaldura errazten zen. Motibazio eta konpromiso desberdinez adierazten zen matxinatuen alde egin zuten argazkilari atzerritarren lana; haien lanak ez du lortzen homologo errepublikarren adinako kalitaterik, gertakarietatik urrun eta hotz agertzen baitira.

Martxoaren 25etik apirilaren 6ra

Inaugurazioa

2014ko martxoaren 25ean 19:30etan Euskadiko Kutxaren Erakusketa Aretoan

Ordutegia:

  • LANEGUNAK: 18:30etatik 20:30etara
  • LARUNBATAK, IGANDEAK ETA JAI EGUNETAN
    • Goizeetan: 11:00etatik 13:00etara
    • Arratsaldeetan: 17:00etatik 20:00etara

Etiquetak: